
ISTORIOA
Ritak erretiro zoriontsua bizi du, inorekin kontaktu zuzenik izan gabe. Duen (eta nahi duen) konpainia bakarra bere katua Cross da. Nahi duenean egiten du lo, irakurtzen du, sukaldean gozatzen du… zerbaitek bere errutina hausten duen arte: urte asko hutsik daraman aurreko pisuarekin partekatua duen esekilekuan arropa batzuk agertu da zintzikik.
Nor hasi ote da hor bizitzen? Ritari bere betiko bizitza lasaia bueltatzeko gai izango al gara?
LANKIDETZA PROIEKTU BAT
Indiefence webgune espezializatuk abiatu zen jokoa, komunitatearekin batera abentura grafiko bat sortzeko eta prozesua dokumentatzeko asmoz. Garapenak bi aste bakarrik irautea aurreikusita zegoen, AdventureJam 2023 ospakizunean parte hartzen saiatu ginelako, baina ezin izan genuen garaiz amaitu. Abentura ondo bukatuta egotea nahi genuen, parte hartu zuten pertsona guztien lanari balioa emateko.
Jokoa inoiz abenturetara jolastu ez den pertsonetzat eskuragarri izan dadin pentsatuta dago (sarrerako ate ona izan daiteke), eta, aldi berean, generoaren ohiko pertsonen interesari eusteko: proposamen sinple baten barne, gutxinaka handitzen den zailtasun-kurba du, eta arazoak konpontzen edo konbinazio posibleak probatzen jarduteko aukera ematen digu. Edozein adinetarako egokia da.
BEREZIGARRIAK
- Kontrol erraza eta intuitiboa.
- Ordu erdiko jolas atsegina (ez duzu «hau ez dabil» edo antzekorik aurkituko).
- Lagunartean (edo bakarrik) jokatzeko aproposa..
- Narrazioan parte hartzen duten puzzleak.
- Katu polit bat.
- Eskuz marraztutako eta animatutako grafikoak.
- Jatorrizko soinu-banda, 11 abestiz osatua.
- Abentura klasikoei aipamenik gabea, eta laugarren hormaren hausturarik gabe.
KREDITUAK
Miguel R. Fervenza Historia, diseinua eta idazketa
Sergio Cia Programazioa
Ángel Eduardo García Hernández Programazioa
Raúl Sangonzalo Musika
Luis Izquierdo Juez Animazioa, kolorea eta arte kontzeptuala
Iñaki Fernández Gámez Animazioa eta arte kontzeptuala
Eduardo Llerena Fernández Animazioa, kolorea eta arte kontzeptuala
Santiago Pianca García Marrazkia, kolorea eta arte kontzeptuala
Hugo RoJo Atzealdeak, arte kontzeptuala eta inbentarioa
Nacho Rodríguez Azken eszenaren animazioa
Tania López Moya Logoa eta menuak
Gorka Marcos Pedroso Diseinu laguntzailea, testu berrikuspena, testatzea
Damián Ferreyra Ingeles itzulpena, testatzea
Maitane Marcos Pedroso Ingeles itzulpena
Josune Amboage Euskara itzulpena, ingeles itzulpena
Miquel Baig Katalan itzulpena
Guillermo de No «Von Nein» Alemaniera itzulpena
Christophe Pallarès Frantses itzulpena
Edu Pozo «chipirón» Testu berrikuspena eta testatzea
Alejandro Pascual Testatzea
Carlos Remuzgo Testatzea
PowerQuest–ekin sortua.
DATU TEKNIKOAK
Titulua: Clothes Line
Garatzailea: Indiefence
Generoa: Aventura grafikoa
Erresoluzioa: 1920×1080
Sistemak: Windows, Mac eta Linux
Hizkuntzak: Espainiera, galiziera, euskara eta ingelesa
Prezioa: Dohain
Aurreikusitako kaleratze-data: Apirilaren 29an
Kontaktua: clotheslinegame@gmail.com
Twitter: @indiefence